2010/01/04

Lurraren historia harrietan irakurtzen

Azaroan 19an EITBko Sut&Blai saioko aurkezle eta kazetari talde etorri zen Algorrira erreportaia grabatzera. Sut&Blai saioa gazteentzako dibulgazio saioa da eta kasu honetan geologoaren inguruko esperientzia erakutsi nahi izan zen, geologiako ikasle baten eta langile baten ikuspuntutik begiratuta. Bide batez ere arrokek kontatzen dituzten istorioak argitu nahi izan ziren flyscharen inguruan ibilbide zoragarri bat eginaz.

Grabatutako saioa ikusi nahi baduzu egin ezazu klik beheko irudiaren gainean edo ondorengo link honetan:

http://www.sutanblai.com/ata_edukia.php?id_edukia=744

Geologoaren mundu zoragarria

Bizkaia aldean ere antzeko erreportaia grabatu zuten. Geologiako ikasle eta irakasle baten esperientzia abiapuntutzat hartuta, Sopelanako hondartzan eta Zugaztietan dauden dauden puntu geologiko interesgarriak azaldu ziren, neurketak egiteko erabiltzen diren tresna ezberdinak nola erabiltzen diren erakutsiz. Bideoa interesgarri hau ikusteko egin ezazu klik helbide honetan: http://www.sutanblai.com/ata_edukia.php?id_edukia=645

No hay comentarios:

Publicar un comentario