Orain gutxi jakin dugunez, Gobernu Zentralak errekurtso bat aurkeztu du Zumaia eta Deba arteko Biotopo Babestuaren Dekretuaren aurka. Dirudienez, Biotopoaren itsas eremuarekin lotutako konpetenzia arazoa omen dago. Madrilgo Ingumen Ministerioak dionez itsasoko eremu hori Estatuko Administrazio orokorraren konpetentzia da, eta ez Eusko Jaurlaritzarena.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako "Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Natura Baliabideak Antolatzeko Plana" kolokan geratu da.
Azken albiesteen arabera, oraingoz Estatuak errekurtsoarekin hasi baino lehen azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari. Argibide horietan Jaurlaritzak itsasoko eremuak lehorreko eremuekin diztuzten lotura ekologikoak zehaztu beharko lituzke, hauek ez omen ziren lehenago zehaztu.
Oraingoz hau da dakigun guztia. Gai honen inguruko albieste berriren bat jakinez gero emango dizuegu horren berri.

No hay comentarios:
Publicar un comentario