2009/09/08

Iritsi da ikasturte berria

Dagoeneko 2009/2010 ikasturtea hasi da eta honekin batera Algorri Interpretazio Zentroan Zumaiako baliabide naturalak ezagutzera eramateko unitate didaktiko berriak garatu dira, edukiak adin guztietako ikasleentzat egokitu direlarik.

Hezkuntza eskaintza berriak honako alorrak lantzen ditu:

- Zumaiako geologia.
- Zumaiako ekosistemak.
- Zumaiako marearteko zabalgunea.


Metodologiari dagokionez, inguruaren behaketa zuzena bultzatuko da ikasleengan ondorioak ateratzeko gaitasuna indartzeko asmoz. Ikasleen parte-hartzea eta interesa piztea ere bultzatu nahi izan da Jarduera ezberdinen bidez; hala nola: fosilen tailerra, harri misteriotsuak tailerra, ibilbidean zehar betetzeko fitxak, laborategiko zein landako esperimentuak, ekosistemako izaki bizidunen inguruko denborapasak, ibilbidean zeharreko frogak eta ginkanak.... etab.

Hezkuntza eskaintza berriaren dokumentua ikusi nahi baduzu egin klik jarraian agertzen den link honetan:


No hay comentarios:

Publicar un comentario