2009/08/10

Urdaibai bizigai


Urdaibai bizigai izeneko erakusketa ibiltariak Algorri Zentroa bisitatzen du abuztuaren 17ra arte.

Biosfera Erreserbaren 25. urteurrena dela eta, hiru atalez osatutako erakusketa sortu da: Urdaibairen sorrera, garapen iraunkorra eta kontserbazioa, eta ikerketa eta ingurumen hezkuntza. Erakusketa argi-itzal erakargarriz, ikus-entzunezkoez eta giro-soinu lasaigarriz atondurik dago. Horrez gain, Urdaibaiko paduretako espezie kuttuna den Mokozabalaren lorratzei jarraituz egokitu da erakusketaren ibilbidea, bisitariak gidatze aldera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario