
Katuaren atzaizala (Carprobotus edulis) Hego Afrikatik ekarritako landarea da eta Santiagoko hondartzako hainbat eremutan lokalizatu da. Dunetako baldintzetara ondo egokitu denez, erraz hedatzeko gaitasuna dauka eta eremu zabalak estaltzen ditu alfonbra moduan. Nahiz eta bertikalki landare txikia izan (cm gutxi batzuk besterik ez), horizontalki 2-3 metroraino luza daiteke.
Santiagon aurkitu den beste espezie inbaditzaile bat Juka (Yucca gloriosa) landarea dugu. Jatorriz Ipar Amerikarra da eta landare apaingarri gisa landatu ohi da.
Argazkian: Katuaren atzazala (Carprobotus edulis) izeneko espezie exotikoa Itsas armika (Eryngium maritimum) espezie autoktonoaren eremua inbaditzen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario