2009/07/10

Ba al zenekien?


San Telmon eta Santixoko dunetan aurki ditzakegun lore polit hauek espezie inbaditzaileak direla?


Herriko inguruetan paseotxoak egiten badituzu maiz ikusiko dituzu horrelako lore ikusgarriak... goazen landare ezezagun honi buruzko ezaugarri batzuk aztertzera:

Aiztoaren belarra (Carpobrotus edulis): "Katuaren atzazala" izenarekin ere ezagutzen da. Jatorriz hegoafrikarra da, eta itsas labarreko eta dunazko eremu zabalak estaltzen ditu alfonbra moduan. Bere indarrari eta moldagarritasunari esker Europako kostaldeko eremu handietara hedatzea lortu du; hala nola, Mediterraneora, Atlantikora eta Ipar Irlandara.

Askotan lorategian landatzen da apaingarri gisa eta sarritan lorategitik at hedatzen da oso bizkor. Klima aldaketaren eraginez ere, landare honen banaketa handituz doa azken urteotan.

Honelako espezie inbaditzaileak osasunean kalteak eta kalte ekonomikoak eragiteaz gain, kalte ekologikoak eragiten dituzte. Izan ere, landare autoktonoa lekualdatzen dute eta bioaniztasuna larriki murrizten dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario