2011/06/02

Ingurumenaren nazioarteko eguna ekintzez gainezka

Ekainaren 5ean mundu mailako ingurumenaren eguna ospatzen da eta Zumaian astebeteko egitaraua antolatu da, maiatzaren 28tik ekainaren 5era. Ingurumenarekin loturiko ekintza ugari eskaintzen dira, haur, gazte zein helduei zuzenduta, eta ekintza horietako batzuk Algorri Interpretazio Zentroan burutuko dira:




  • Ekainak 1, asteazkena: 19tan Itsaspeko zinema Algorri Interpretazio Zentroan.



  • Ekainak 4, larunbata: Ate irekiak Algorri Interpretazio Zentroan. Ordutegia 10-13:30 / 16-19:30.




  • Ekainak 5, igandea:

Doako irteera geologikoa herritarrentzat (helduentzat). Irteeraren hasiera: goizeko 10tan Algorri Interpretazio Zentroan. Iraupena: 3 ordu. OHARRA: aurrez izena ematea beharrezkoa da, horretarako Algorri Interpretazio Zentrora hurbildu (Juan Belmonte kalea, 21) edota telefonoz deitu behar da (943143100).







"Altxorraren bila" jolasa eta "fosilen detektibeak" tailerra 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Iraupena: 3 ordu. Ekintzaren hasiera: goizeko 10tan Algorri Interpretazio Zentroan. Izena ematea beharrezkoa da, horretarako, Algorri Interpretazio Zentrora hurbildu (Juan Belmonte kalea, 21) edota telefonoz deitu behar da (943143100).


Ate irekiak Algorri Interpretazio Zentroan. Irekiera ordutegia: 10-13:30.
Anima zaitezte eta parte hartu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario