2010/04/09

Parte-hartze handia Aste Santuko ekintzetan / Gran participación en las actividades de Semana Santa

Apirilaren 7an eta 8an 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak antolatu ziren Algorri Zentroan. Tailer hauetan jolas ezberdinak egin ziren, eta ekintza hauen helburua Zumaiako haurrek inguruan dituzten naturguneak ezagutzea eta hauen balioaz jabetzea izan da, inguru hauekiko errespetua bultzatuz.

Apirilaren 7an Ttantto izan zen protagonista eta ur tanta honek Lurra denbora geologikoan zehar nola eraldatu den erakutsi zien haurrei. Garai batean bizi ziren bizidunen fosilak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Eguraldia ez genuen lagun izan eta Itzurungo hondartzarako txangoa bertan behera utzi behar izan genuen. Beraz, jolasak zentroan eta inguruko plazan egin genituen.
Apirilaren 8an Lamia pertsonaia izan zen protagonista eta bere laguntzarekin kostaldean aurki daitezkeen paisaiak eta bertako bizilagun bitxiak ezagutu genituen. Ondoren, leku zoragarri hauek bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten Santiagoko hondartzetara txangoa eginaz.
Algorriko taldea oso gustora dago ekintzak izandako harrera onarekin, egun bakoitzean 30 haurren parte hartzea izan da eta. Eskerrik beroenak eman dizkizuegu ekintzetan parte hartzera animatu zareten guztio. Hurrengora arte!
Partehartzaileek utzitako sinadurak / Dedicatorias de los participantes

Lasterketa jolasean / en el juego de carreras

Dunako landaretza behatzen / observando la vegetación dunar

Padurako hegaztiak behatzen / observando a las aves de la marisma


El 7 y el 8 de abril se han celebrado en el centro Algorri actividades dirigidas a niños y niñas de entre 6 y 12 años. En los talleres se han realizado distintos juegos y actividades, cuyo objetivo ha sido dar a conocer a los/as zumaiarras las riquezas que tienen alrededor, fomentando el respeto a dichos entornos.

El 7 de abril nuestro protagonista fue Ttantto y esta pequeña gota de agua les enseñó que el planeta ha ido variando mucho a lo largo del tiempo. También tuvieron la oportunidad de conocer algunos fósiles de organismos que habitaban la Tierra hace algunos millones de años. El tiempo no nos acompañó y tuvimos que cancelar la salida a la playa de Itzurun. Los juegos se realizaron en el centro y en la plaza que se sitúa al lado del centro.

El 8 e abril Lamia presentó a los niños y niñas los entornos naturales de Zumaia y sus curiosos habitantes. Después tuvieron la oportunidad de visitar de cerca estos maravillosos lugares, realizando una salida a la playa de Santiago.

El equipo de Algorri está muy contento con la respuesta que han tenido estas actividades, ya que cada día nos han visitado 30 niños y niñas. Desde aquí queremos agradecer a todos los que se han animado a participar. ¡Hasta la próxima!

No hay comentarios:

Publicar un comentario