2010/03/09

Algorri Kalitate Turistikoa / Algorri Calidad Turística

Joan den urtarrilaren 27an Urola bailarako 13 eragileek, horien artean Algorri Zentroak, Kalitate Turistikorako Konpromiso Ziurtagiriak jaso zituzten Azkoitiako Insausti Jauregian egin zen ekitaldian.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak kudeatzen du Euskalit-en (Kalitaterako Euskal Fundazioaren) bidez. Antolatzaileek bailarako turismoko sektore hauek zoriondu zituzten egindako lanagatik, eta aurrepauso garrantzitsua eman dutela azpimarratuz. Hala eta guztiz ere, etorkizunari begira lanean jarraitu beharra dagoela adierazi zuten, etengabeko hobekuntzak bermatuz.

El pasado 27 de enero trece empresas del valle del Urola, entre ellos el Centro de Algorri, recibieron el Certificado de Compromiso de Calidad Turística en el acto celebrado en el palacio Insausti de Azkoitia.

Esta iniciativa la gestiona la Consejería de Turismo del Gobierno Vasco a través de Euskalit (la Fundación Vasca para la Calidad). Los organizadores subrayaron que este certificado supone un avance y felicitaron a dichos sectores turísticos por el trabajo realizado. No obstante, expresaron que hay que seguir trabajando en el día a día para garantizar la mejora continua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario