Joan den ostiralean "Fosilen tailerra" antolatu zen Algorrin berriz ere. Ekintza arratsaldeko 16:30tan hasi zen. Tailerrean powerpoint emanaldi baten bitartez fosilei buruzko azalpenak eman zitzaizkien herriko txikienei. Ondoren ariketa-fitxak landu zituzten. Eta azkenik, eskulanen bidez fosilen erreplikak egiteko aukera izan zuten.
Bat,.... bi,...... eta hiru! ea nork aurkitzen duen lehendabizi ammonitea!!
Fosilei buruzko ariketa-fitxak betetzen:
Eskaiolarekin egindako fosilen erreplikak margotzen: Haurrek ederki pasa zuten eskulanak egiten, baita helduek ere!
No hay comentarios:
Publicar un comentario