2009/05/25

Zumaiako ekosistema naturaletako bizidunen tailerrak




Algorrik Ingurumen Jarduerak antolatu ditu Zumaian apirilaren 14tik 19ra (bi egunak barne). Tailerren bidez haurrek inguruan duten natur baliabideak ulertzea eta ekosistema ezberdinetan aurki daitezkeen izaki bizidunak ezagutzea izan da ekintza hauen helburu nagusia.
Tailerrak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat zuzendu dira:

-6-8 urte bitartekoentzat Zumaiako ekosistema naturaletako bizidunen marrazkiak, karetak eta
horma irudiak
-8-10 urte bitartekoentzat Zumaiako ekosistema desberdinetan aurkitzen diren landare eta animaliei buruzko denborapasak eta
horma irudiak
-10-12 urte bitartekoentzat Zumaiako ekosistema naturaletako bizidunen ginkana

No hay comentarios:

Publicar un comentario