Bioaniztasunaren Astearekin bat eginez, haurrentzat zuzendutako fosilei buruzko tailerrak antolatu dira joan den ekainaren 11an. Bideo eta powerpoint baten bitartez Zumaiako flyschean aurki daitezkeen fosilei buruzko informazioa zabaldu zaie eta ariketa-fitxak ere landu dituzte. Era berean eskulanak egiteko aukera izan dute eta igeltsua erabiliz fosilen erreplikak eta arrastoak egin dituzte.
Tailer hauen helburua, hurbiltzen diren haurrei fosilei buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzea izan da, eta baita Zumaiako flyschak gordetzen dituen altxorrak ulertaraztea. Parte hartze handia izan denez, eta aurkeztutako haur guztiek ekintza guztietan parte hartzerik izan ezin dutenez, datorren hilabeterako tailer hauek berriz antolatuko direla erabaki da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario